Urte Berri on!!!

jueves, 7 de enero de 2010

PROMETEUS


Bideo hau ikusita pentsa dezakegu teknologia berrien aroa amaigabea dela eta gero eta abiadura arinagoan doala. Egia esanda, ni aspaldi atzeratuta nabil eta behin atzeratuta gelditzean eguneratzea nahiko zaila izaten da, teknologia berriak hartzen duten abiadura gero arinagoa delako eta zaila da erritmoa jarraitzea bertan buru belarri sartuta ez bazaude.
Bideoak planteatzen digun gizartea esperientzietan oinarritzen da eta egia esanda normaltzat hartuko nuke bideoko planteamendua errealitate bihurtzen daba. Gizartea gero eta indibidualago bihurtzen dela iruditzen zait, beste pertsonekio harreman zuzenak gero eta gutxiago izaten ditugu eta interakzio hau ez edukitzean kolektiboetatik aldentzen gara indibiduan oinarrituz.
Gizarte honek dakarrena pertsona berekoiagoak izatea dakar, besteengan begirune gutxirekin, eta harremanetan oinarritzen ez den gizartea gizartea bera deusestazea dakarrena uste dut.
Hau da, gizartea pertsonen arteko interakzioa baldin bada, pertsonak harreman hori galtzean, orain arte ezagutu dugun gizartea galduko da.
Horregatik, eskoletan pertsonen arteko harremank indartu behar ditugu. Teknologia berriak izango ditugu gustatu ala ez, eta teknologia berrien onurak aprobetxatu behar ditugu, baina alde txarrak sahieztu behar ditugu eta horretarako hezkuntza ezinbestekoa dela deritzot.

No hay comentarios:

Publicar un comentario