Urte Berri on!!!

martes, 12 de enero de 2010

ALFABETIZAZIO DIGITALA


Multimedia Literacy Digital Story, Moodle Moot 08 Bi.
Bideo hauek ikusi eta gero, hausnarketarako une bat izan behar dugula uste dut. Internet erabiltzen hasi ginen aspaldian eta hasieran beldurrez hasi bagine ere, gaur egun normaltasun osoz erabiltzen dugu inongo problemarik gabe. Batzuetan normaltasun gehiegiz ibiltzen gara sarean eta bideo bateko neskak dioenez, berehala onartzen dugu interneteko aukera asko, zertara konprometitzen garen jakin gabe. Beraz, haurrak txikitatik ikasi beharko dute, teknologiaren mundu honetan sartzean zer eta nola sarzten diren. Aukera asko ematen dituen instrumentu honek bere eraginak ditu eta ondo ezagutu beharko genuke zertan datza mundu hau, analfabeto informatikoak izan ez gaitezen.